Berriak
PROIEKTUA Heat & Cook proiektuak 6 patente sortu ditu etxeko berotze-sistemetan eta berotze-sistema profesionaletan 2021·02·19
ACEDE Klusterra Copreci, Domusa, Eika, Fagor Industrial eta Orklirekin aritu da elkarlanean, baita Ikerlan, Stirling Zentroa eta MUrekin ere. Hazitek programak finantzatutako proiektua da, ia 70 lanpostu sortuko dituena
JARDUNALDIA Kooperatiben arteko lankidetza pandemia garaian 2021·02·19
Goi Eskola Politeknikoak Masterreko ikasleei zuzendutako jardunaldi bat antolatu zuen non hainbat kooperatibek pandemia-garaian izandako arrakasta-kasuak azaldu zituzten.
WEBINAR Doako Webinarra Marisa Ajuriarekin Power BIn panelak partekatu eta argitaratzeko aukerei buruz. 2021·02·17
Webinar hau, Mondragon Unibertsitateak antolatua, datorren otsailaren 25ean eskainiko du Marisa Ajuriak, gure Business Intelligence eta Power BI ikastaroetako trebatzaileak, eta erakutsiko dizkigu Microsoft Power BI inguruneak eskaintzen dizkigun hainbat segurtasun aukera lan egiteko elkarlanean ekipo, departamentu, frankizia, delegazio… bat baino gehiagorekin. Baita hirugarrenekin gure txostenak partekatzeko ditugun aukerak ere. Ez galdu webinar hau!
JARDUNALDIA Nazioarteko erronka estrategikoei aurre egiteko ideiak dituzu? Parte hartu ideatoian! 2021·02·17
Osasuna, eraldaketa digitala eta klima aldaketa izango dira ikasleek landu beharko dituzten gizarte erronkak. MONDRAGON CITY CHALLENGE nazioarteko lehiaketa baten barnean kokatuko da jardunaldia eta ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko helburua du.
ONLINE JARDUNALDIA CircularTRANS jardunaldia: Enpresei ekonomia zirkularrera transtsizioa egiteko praktika onak, tresnak eta aholkularitza eskaintzen dien proiektua 2021·02·16
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin bultzatutako CircularTRANS proiektuaren helburua da enpresen lehiakortasuna areagotzea, enpresek ekonomia zirkularrerantz trantsizioa eginda.
KONFERENTZIA Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak 6th International Conference on New Business Models-en antolaketan parte hartzen ari dira 2021·02·10
Konferentzia ekainaren 9tik 11ra izango da online formatuan eta lanak aurkezteko epea otsailaren 14an amaituko da.
LANKIDETZA Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlanek trakzio talde bat sortu dute beren lankidetza estrategikoa indartzeko 2021·02·01
Erakunde biek indarrak batzearen alde egiten dute, etorkizuneko hainbat erronkatan elkarrekin lan egiteko, hala nola talentua erakartzeko eta garatzeko erronkan edo bikaintasuneko ikerketakoan.
INDUSTRIA 4.0 Abian jarri da 4GUNE-K sustatutako 4.0 INDUSTRIAKO programa exekutiboaren lehen edizioa 2021·01·29
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko, IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta profesional adituak arituko dira programa exekutiboa ematen.
PROIEKTUA InSecTT – Gauzen Adimen Artifizialaren gainean Europan egin den ahalegin bateraturik handiena 2021·01·29
Mondragon Unibertsitatea, berrikuntzaren bi bultzatzaile nagusi –Adimen Artifiziala eta Gauzen Interneta– biltzen dituen proiektuko partaidea
ELKARDESIGN II ELKARDESIGN II proiektua martxan da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroaren eskutik 2021·01·26
Gipuzkoako enpresetan Diseinu Estrategikoa integratzeko ereduak sortzen jarraituko da ELKARDESIGN II proiektuaren bigarren edizio honetan
SARIAK Alaitz Kortabarria finalera iritsi da “Premios CEL Universidad” sariketan 2021·01·21
Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaileak errekonozimendua jaso du bere doktore tesian eginiko lanagatik
TESIA Rafael Lizarralde Dorronsororen tesi defentsa 2021·01·11
Tesiaren izenburua: "Modelo de evaluación y selección de nuevas tecnologías en un centro tecnológico de manufacturing". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.
IKASTAROA Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren edizio berria 2021·01·08
Goi Eskola Politeknikoak industriako kudeaketa eta antolaketari buruzko beste ikastaro bat eskainiko du Goierrin
JARDUNALDIA Eskariarekin lerrokatutako enpresaren gakoak: MRP tradizionaletik Demand Driven MRPra (DDMRP) 2020·12·17
Goi eskola politeknikoak jardunaldia antolatu zuen DDMRP-a ezagutzera emateko, zeina material kudeaketa teknika berritzailea den.
TESIA Laura Oca Pérezen tesi defentsa 2020·12·11
Tesiaren izenburua: "Pouch cell fabrication process optimisation through physico-chemical modelling and characterisation". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.
KONGRESUA Mondragon Unibertsitateko bi ikasleren hitzaldiak CASEIB 2020 online kongresuan 2020·12·09
Teknologia Biomedikoen Masterreko bigarren mailako ikasle batek ikaskuntza partekatuan izan duen esperientzia azaldu zuen, eta David Romero doktoregaiak, berriz, erretinaren OCT irudien analisiari buruzko lan bat aurkeztu zuen.
KONFERENTZIA Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Ikerlaneko ikertzaileak, IEEE VPPC kongresuan aurkeztutako lan zientifikorik hoberenaren egileak 2020·12·04
IEEE Vehicular Power and Propulsion Conference 2020 Konferentzia azaroan egin da, telematikoki, eta mundu osoko ikertzaileak elkartu ditu.
JARDUNALDIA Medikuntza birsortzaileari bruzko jaurdunaldia Teknologia Biomedikoak masterreko ikasleentzat 2020·11·19
Cristina Eguizabalek, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Ikerketa Unitateko arduradunak, hitzaldi bat eskaini die masterreko ikasleei, zelula ama motei eta arlo horretan egiten ari diren ikerketa proiektuei buruz sakontzeko.
Sare sozialak Mondragon Unibertsitatea Spotify-n 2020·11·12
Orain, Mondragon Unibertsitateko adituak entzuteko aukera daukazu podcast formatuan Spotify-n
PROIEKTUA Teleskopio espazialetarako doitasun handiko eskanerra garatzeko HI-Prest proiektua abian da Euskal Herrian 2020·10·30
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak proiektu honetan parte hartzen du Sener, Egile Mechanics, Fagor Automation, Ibarmia, Korta, ULMA Embedded Solutions eta beste hainbat unibertsitate eta zentro teknologikorekin batera
TESIA Dorleta Ibarren tesi defentsa 2020·10·30
Tesiaren izenburua: "Business model innovation in small and medium-sized enterprises: an exploration of key drivers and performance implications". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.
WEB ZTIMUlab orientazio espazioa jarri du abian Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2020·10·21
ZTIMUlab web orriak eskaintzen ditu tailerrak, formazioak eta eskoletako ikasle nahiz irakasleei zuzendutako askotariko jarduerak helburua izanik STEM gaiak sustatzea gazteenen eta bereziki emakumeen artean
EKIPAMENDU BDIH Konexio: Unibertsitatearen ekipamendu zientifiko teknologikoa euskal enpresen esku 2020·10·01
Eusko Jaurlaritzak sustatu du martxan jartzea BDIH Konexio laguntzak, ekimen bat euskal enpresen eskura jartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten partaideen ekipamendu zientifiko teknologikoa.
KONGRESUA Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 3 ikertzailek aurkeztu dituzte euren lanak ETFA2020 kongresuan 2020·09·14
Kongresuak batu ditu Mondragon Unibertsitatearen espezializazio garrantzitsuenetakoa den industria automatizazioaren alorrean eman diren azken teknologia aurrerapenak
UDAKO ESKOLA Circu-city udako eskola 2020·09·01
Hirietako soluzio zirkularrak sortzeko berrikuntza-prozesuan oinarrituko dira tailerrak eta honetarako tresnak eta teknikak garatuko dira.
KOLABORAZIOA Goi Eskola Politeknikoak bisita antolatu du Debagoieneko ETEen arduradunentzat, kolaborazio bide berriak urratu eta euren antolakundeetan berrikuntza bultzatzeko asmoz 2020·07·27
Robotika eta automatizazio irakasle eta ikertzaileek enpresen eskura jartzen diren ekipamendu teknologiko eta azpiegiturak erakutsi dituzte, hauen hobekuntza teknologikoa erraztuko duten berrikuntza proiektu txikiak garatu ahal izateko
SARIA ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan 2020·07·08
Ekimenak helburu du Steam-zientzia tematikak sustatzea-teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikak-gazteen artean eta elkarlanean garatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak
HITZALDIA Ingeteam Ikasgelan garatutako gradu eta master bukaera proiektuak aurkeztu dira multikonferentzia batean 2020·07·08
Uztailaren batean egin zen topaketa birtuala eta bertan Ingeteam enpresekin lankidetzan proiektuak egin dituzten ikasleek enpresako langileen partekatu zituzten kurtsoan zehar eginiko aurrerabideak
EKINTZAILETZA Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean 2020·07·03
Epaimahaiak negozio ideia posible izan litezkeen hamar bat proiektu aztertu ditu, egungo ikasleek eta ikasle ohiek aurkeztutakoak
BILTZARRA Ekainaren 1etik 5era, Mondragon Unibertsitateak 19 herrialdetako 150 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 5th CIRP Conference on Surface Integrity biltzar telematikoan 2020·06·01
Plataforma birtualak, Mondragon Unibertsitatearentzat eta haren enpresa laguntzaileentzat esparru estrategiko den fabrikazio aurreratuarekin lotutako ehun bat lan zientifiko hartuko ditu