Deskribapena

Enpresara orientatuta egotea

Goi Eskola Politeknikoaren indarguneetako bat da egotea enpresara orientatua, horrek ahalbidetzen digularik diziplina anitzeko ikerketa taldeak osatzea era arin eta eraginkorrean erantzuteko hauek planteatutako erronkei.

Ikerketaren azken helburua da ekarpena egitea Mondragon Unibertsitatearen aliatu diren enpresei euren lehiakortasun posizioa hobetzeko. Horretarako, abian jartzen ditugu bai funtsezko ikerketa proiektuak, hauen barruan kokatzen dira doktore tesiak, bai ikerketa industrial eta garapen esperimental proiektuak. Hauek, enpresa eta beste agente batzuekin elkarlanean, bilakatuko dira produktu, prozesu eta zerbitzu berritzaileen garapen.

Ikertzaileez gain, ikerketa prozesuan giltzarri da doktoregaia. Bere jiran daude beste agente batzuk: bezero diren enpresen teknikariak, beraien ziklo akademikoa osatzeko karrera amaierako proiektua egiten duten ikasleak edo tarteko ikasturteetan bekadun gisa laguntzaile direnak

Industriarekin etengabeko harremanak, atzerriko unibertsitateekin elkarlanean jarduteak eta ekipamendu bikain batek ahalbidetzen digu, gainera, oso aktiboak izatea eta maiz hartzea parte finantzazio publikoko ikerketa programa nagusietan, maila lokalean nahiz nazioartean.

Jarduera zenbakitan