Onarpenak

Graduetara sarrera eta onarpena 2024-2025ko ikasturterako

Mondragon Unibertsitatean 2024-2025 ikasturtean gradu bat egin nahi duen ororentzako prestatuta dago webguneko atal hau.

Bertan, graduetara sarrera eta onarpenari buruzko informazioa jasotzen da eta ikasturtean zehar, bertan joango dira sarrera eta onarpenari dagozkien eguneraketak jasotzen.

 

 

Unibertsitateko sarrera

Espainiako Unibertsitateetan Graduko ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoak diren eskakizunak. Unibertsitatearen onarpena aurretik bete beharra derrigorrezkoa da.

Sarrera

 

Onarpena

Graduko unibertsitate-ikasketak egiteko Espainiako unibertsitateek eskaintzen dituzten plazak esleituko dira, sartzeko baldintzak bete eta eskaera egin dutenen artean. Onarpena zuzenean egin daiteke, aurretik plaza eskatuta, edo onarpen-prozeduraren bidez.

Onarpena

 

Onarpen Prozedura

Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko Espainiako unibertsitateek eskaintzen dituzten plazak esleitzeko jarduketen multzoa da. Plaza horiek, sartzeko baldintzak bete eta eskaera egin dutenen artean esleituko dira. Jarduketa horiek probak edo ebaluazioak izan daitezke, edo aurreko prestakuntza egiaztatzen duten dokumentuen balorazioa, elkarrizketak eta unibertsitateek plazak betetzeko hautagaien merituak baliozkotze aldera erabil ditzaketen beste formatu batzuk ere bai.

Prozedura