Lan egin Mondragon Unibertsitatean

“Mondragon Unibertsitateak etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko aukera ematen dit”
"Mondragon Unibertsitatean nazioarteko proiektuetan lan egin dezaket beste erakunde batzuekin"
"Diziplina anitzeko inguru dinamikoak ahalbidetzen dit lankidetzan aritzea asmo handiko erronka teknologikoetan"
"MUko Goi Eskola Politeknikoan lan egiteak irakaskuntzan eta ikerketan lan egiteko aukera eman dit"
"Erronka zientifikoei aurre egiteko aukera paregabea eraldaketa ekologiko eta digitalerako"
“Mondragon Unibertsitatean lan egiteak aukera ematen dit Mondragon taldeko kooperatibekin lankidetza estuan lan egiteko”.
"Nire ibilbide profesionala diseinatzeko eta pertsonalki garatzeko aukera dut"
"Ekonomiaren eta enpresagintzaren alderdi humanoagoa marrazteko aukera daukat"
"Aukera dut hainbat arlotan aritzeko, profesionalki formatzeko eta ikertzaile bezala garatzeko"
"MUn talde bat gara: elkar laguntza, elkarren osagarri eta elkarrekin egiten dugu aurrera ahalik eta baliorik handiena sortzeko"
 
 

Aukeran, Mondragon Unibertsitatea!

 

Sortu, trebatu eta amestu Mondragon Unibertsitatean. Zu zeu izanez, proiektu handi baten parte sentitu zaitezkeen leku bat gara. Gure sendotasunaren zutabe izango zarelako, egunero batera ikasteko, ikertzeko, hazteko eta hobetzeko. Bizitzea aukeratzea denez, zergatik ez gu aukeratu?

Lan-eskaintzak

 

Goi Eskola Politeknikoa

 

Informazio gehiago

Enpresagintza Fakultatea

 

Informazio gehiago

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 

Informazio gehiago

 

 

Elkarbidean, Mondragon Unibertsitatea!

Askoren artean, baina bakoitzak bere arrastoa utziz, eraikitzen dugu Unibertsitate hau. Hemen lan egitea bizimodu bat aukeratzea da. Partekatzea da, elkarrekin ikastea, ikertzea eta sortzea. Elkarrekin bizitzea da, helburu berarekin atzetik doazen pertsonak batuz, talde gisa haziz, denon artean zerbait handiagoa eta anitzagoa sortzeko. Guztion arteko elkarlana, gutako bakoitzaren balioa delako, izan zaitez Mondragon Unibertsitatea!

 

Garatuz, Mondragon Unibertsitatea!

Mondragon Unibertsitatean etengabeko ikaskuntzan gaude: mundutik, gure ingurutik eta gutako bakoitzetik ikasiz. Eguneroko erronka txiki guztiak etorkizuneko emaitza handi bihurtzen ditugu. Gurean, aukera guztien artean, zurea zein den aurkitzeko ahalmena izango duzu, pertsonalki nahiz profesionalki hazteko. Mondragon unibertsitatean ekintzaileak gara, egun guztiak ezberdinak direlako eta aldaketak aukera bilakatzen ditugulako. Izan zaitez mondragon Unibertsitatea!

 

 

Eraldatzen, Mondragon Unibertsitatea!

Etorkizuna eraikitzen ari garelako. Gizartea eraldatzeko gai diren eta gai sentitzen diren pertsonak gara.

Besteekiko konpromisoa gure lankidetzan islatzen da; erantzukizun hori gure izaeran txertatua dagoelako. Mondragon Unibertsitatean, gure jatorri eta kulturatik abiatuta, mundura zabalduko zara. Izan zaitez Mondragon Unibertsitatea!

 

 

Berrituz, Mondragon Unibertsitatea!

Kooperatibistak gara, gure sustraiek bereizten gaituzte. Lan tresna berriak sortzen ditugu eta beti gaude prest gizartearen erronkei irtenbideak emateko. Gurean, zure sormena garatuko duzu, metodologia berriak erabiliko dituzu eta enpresa eraldatzaile baten parte izango zara. Izan harago begiratzeko ausardia. Izan zaitez Mondragon Unibertsitatea!

 

 

Lan-eskaintzak